Michelle Jenner aktoreak gorpuztu du pertsonaia nagusia: Silvia. Haurtzaroan abusuak jasan ostean, horrek utzitako arrastoei aurre egingo die 25 urterekin. Belen Rueda eta Lluis Homar dira Silviaren gurasoak film honetan. Horiekin batera, Rubén Ochandiano, Javier Pereira eta Elvira Mínguez aktoreak ere ikus daitezke bertan lanean, baita Iranzu Erro, Ainhoa Quintana, Irene Cervantes eta Maider Salas ere.