Tafiti, surikata gazte bat, Bristles basurdearekin topo egiten duenean badaki ezin direla lagunak izan. Baina Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura salbatzera korrika doana. Lagun baten bila etsi-etsian, basurde dibertigarria Tafitiren etxeraino joaten da haren atzetik, eta nahi gabe zoritxarreko istripu bat eragiten du: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batek hozka egiten du. Basamortuko lore mitiko batek bakarrik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, bakarrik egin behar duela sinetsita.