Victor, aita alarguna, eta Julia alaba txikia, Espainiatik irten dira, 1939ko urtarrilean frankistek Bartzelona mendean hartu ondoren. Frantzian kontzentrazio-esparru eta penuriak dituzte zain. Baina bada ihes egiteko aukera bat: Winnipeg-en ontziratzea, Nerudak eta Parisko kuakeroek pleitatu duten kargaontzian, helmuga berri batera salbu eramango dituena: Valparaisora, Txilera, non bizitza berri bat posible den.